Tailerrekin hasita eta elkarrekin afalduta bukatu zuten Elkar Hezi eguna

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko ekainaren 18a

Ikasleak goizeko ekintzak egiten ikastetxeko lorategian.
Egun osoko egitaraua zuten prestatuta Elkar Hezi eguna ospatzeko eta horrelaxe egin zuten: tailerrak, dantzaldiak, orla banaketak eta afaria izan zituzten, besteak beste

Goizean zehar umeek tailer desberdinez gozatu zuten eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako eraikineko lorategian prestatutako dantzaldiak erakutsi zizkieten elkarri. Arratsaldean, kultura etxean egin zituzten dantzaldiak berriro, gurasoen aurrean kasu horretan, eta eguraldia okertu egin zenez, Arantzazuko Ama kalean jarraitu zuen jaiak. Han, Batxilergo mailako bigarren urteko ikasleei olak banatu zizkieten eta familiek, irakasleek eta ikasleek bertan afaldu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak