Eguerdiko mezaren ostean, aurreskua dantzatuta egin diete omenaldia aurtengo Jubilatuen Egunean Angel Etxeberria eta Milagros Agiriano senar-emazteei. Hunkituta jaso dute omenaldi xumea eta zapia eta txapela jantzi ostean, lore sorta ere jaso dute. Familiartekoak euren ondoan izan dituzte.
Horren ostean, San Migel parrokiako klaustroan elkartu diren 140 jubilatu inguruk luntxa izan dute, eta gainera, hainbat opari ere zozketatu dituzte euren artean.