Eguerdiko ipuin kontaketa saioak harrera ona izan zuela adierazi du Sara Arregi Eltziako dinamizatzaileak. Horren ostean etorri zen 85 lagun inguru elkartu zituen bazkaria eta giro ederrean izan ziren mahaiaren bueltan. Izan ere, bazkalostea alaitzeko, Txinparta bertso eskolakoen saioa izan zuten batetik, eta bestetik, bingoan ere jokatu zuten.
Arratsaldean, agertoki gainera igo zen lehenengo Maddi Arlanzon, eta ostean, Hamarratz taldearekin erromeria izan zuten. Azkenik, sorpresa bezala iragarrita zeukaten DJak igo ziren oholtzara: Irazanekoek egin zituzten musika jartzaile lanak.
Eta txosnako txanda guztiak betetzea ere lortu zuten, beraz, egunaren balorazio positiboa egin dutela azaldu du Arregik.