Aloña Mendiko pilota sailak ikasturte amaierako festa eguna du antolatuta gaurko, egubakoitza. Plazako frontoian dute hitzordua eginda, 17:00etarako, eta benjamin mailako finalarekin hasiko dute ospakizuna. Jarraian jokatuko dituzte gainerako kategoriatako finalak, nagusienak barne, gazte mailakoa izan ezik, Aretxabaletan duelako Gipuzkoako lau eta erdiko txapelketako finala, Errenteriaren kontra, Aloña Mendik.
Final guztietan moduan, sariak ere egongo dira, eta pilotariendako material zozketa egingo dute luntxaren aurretik.
Pozik pilotari kopuruarekin
Pilotarien gurasoekin batera egingo dute luntxa Aloña Mendiko pilota saileko ordezkariek eta entrenatzaileek: "Izan ere, denen artean osatzen dugu elkartea". Eta, hain zuzen, ekitaldi horrek emango dio amaiera "ona" izan den aurtengo pilota denboraldiari: "Pilota eskolan izandako kopurua ona izan da eta federatuena ere mantendu egin da, eta pozik gaude denboraldiarekin, bai".