Herritarrengana hurbildu eta elkarteari buruzko informazioa banatzeko informazio mahaia jarriko du Oñatiko odol emaileek elkarteak gaur, egubakoitza, odol emaileen nazioarteko egunarekin bat eginez. Arratsaldean jarriko dute, 17:00etatikk 20:00etara eta esku orriak ere banatuko dituzte.
Bestalde, odol emaileen elkarteak aurreratu du uztailetik aurrera hitzordua online ere hartu ahal izango dela. Horretarako, ateraldi data baino hiru egun lehenago gotatanta.eus webgunean sartu beharko da. Oñatiri dagokionez, asteartea, asteazkena eta ostegunean egongo da aktibatuta. Horrez gain, baina, telefonoz ere eskatu ahal izango ateraldiaren egunean bertan, orain arte bezala, 943 00 78 84 telefonora deituta 08:30etatik 13:30etara.