Zinema eta musika uztartuko ditu musika bandak asteburuko kontzertuan. Bihar, zapatua, izango da eta John Williams-en hainbat pieza joko dituzte. Sasoi ezberdinetako filmenak izango dira gainera, Star wars eta Tiburon-etik hasita, Harry Potter-eraino. Kontzertuko obren ordena, sortutako garaia izango da.
Musika bandaren denboraldiko azken kontzertua izango da zapatukoa, plazako frontoian, 22:30ean.