Ikasturte bukaerako erakustaldia egingo dute Aloña Mendiko gimnasia erritmikoko ikasleek eta denek hartuko dute parte, hasi txikienetik eta nagusietaraino. Taldekako eta banakako ariketak egingo dituzte, batzuk esku librean eta beste batzuk aparatuekin –sokak, uztaiak, pilotak, mazak, zintak...–.
Erakustaldia 18:00etan hasiko da Zubikoako kantxa berdean eta harmailak zabalik egongo dira gura duenak bertatik ikusteko.