Areto futbolean jokatu gura dutenendako frogak egingo dituzte datorren astean

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko eka. 11a, 18:23

Areto futbolean Zubikoan.

Hurrengo denboraldian areto futbolean jokatu gura duten gaztetxoendako frogak egingo ditu Aloña Mendiko taldeak datorren astean.

Aurredenboraldiarekin hasi aurretik, jokalari berriak trebatu gura ditu Aloña Mendiko areto futboleko taldeak. Horrela, frogak egingo dizkie datorren astean kirol horretan sartu gura duten gaztetxoei:

  • 2011 eta 2012 urtetan jaiotakoak. Infantil maila. Ekainaren 17an eta 19an 17:00etatik 19:00etara, Zubikoako kantxa urdinean
  • 2009 eta 2010 urtetan jaiotakoak. Kadete maila. Ekainaren 17an eta 19an 17:00etatik 19:00etara, Zubikoako kantxa urdinean
  • 20026, 2007 eta 2008 urtetan jaiotakoa. Gazte maila. Ekainaren 18an eta 20an, 17:00etatik 18:00etara, Zubikoako kantxa urdinean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak