Tortura izango dute berbagai iluntzean kultura etxean

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko eka. 11a, 16:50

Oñatiko kultura etxeko sarrera.

Torturaren gaineko hitzaldia egongo da iluntzean Oñatiko kultura etxean. Ekainaren 22an egingo den Fan Hemendik egunari lotuta egingo diren ekitaldietako bat da.

Fan Hemendik Eguna egingo da berriz aurten, ekainaren 22an. Manifestazioa egingo dute egun horretan, eta baita ekitaldiak ere ekainean zehar mezu horrekin, esaterako, gaur iluntzean egingo den torturaren gaineko hitzaldia. Nafarroako Torturatuen Sareko kide bat, Fan Hemendikeko kide bat eta tortura jasan dauen oñatiar batek hartuko dute hitza 19:00etan, kultura etxean.

"Indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dute. Herri honek bakean bizi nahi du, indar okupatzaileen presentziarik gabe". Aldarrikapen horrekin antolatu dute, geldialdi baten ostean, Fan Hemendik Eguna: "Ahaztu ez dezaten ez ditugula herrian nahi, kuartelik gabeko herria izan nahi dugu". Poteo girotua, bazkaria eta manifestazioa egingo dituzte egun horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak