Bihar da azken eguna haurren danborradan izena emateko

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko eka. 11a, 11:13

Oñatiko haurren danborradan.

Parte hartuko dute 2015ean edo 2016an jaiotako gaztetxoek. Lehen entsegua irailaren 5ean izango da eta danborrada bera, irailaren 21ean.

Herriko jai nagusietan egingo den haurren danborradan parte hartzeko izen ematearen epea gaur, eguaztena, bukatzen da. Datorren ikasturtean Lehen Hezkuntzako hirugarren edo laugarren maila hasiko duten gaztetxoak (2015ean edo 2016an jaiotakoak) aterako dira aurtengo danborradan.

Izena emateko

Izena online eman behar da, ekainaren 12a aurretik, ikastetxeen bidez banatu duten lotura elektroniko baten bitartez:

Entseguak

Entsegu egunak zehaztuta dituzte antolatzaileek:

  • Ohiko entseguak: Irailaren 5, 10 eta 12an izango dira, Eltzian, 18:30etatik 19:30etara. 
  • Entsegu orokorrak: Irailaren 17 eta 19an izango dira, Eltzian, 18:30etatik 19:30etara.  Danborra jotzen duten haur guztiak bertaratu beharko dira eta larruzko gerrikoa ekarri beharko dute

Haurren danborrada irailaren 21ean egingo da aurten.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak