Uztailean ere egongo dira kirol ikastaroak Zubikoa kiroldegian

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko eka. 11a, 08:01

Crossfita egiten.

Pilatesa, crossfita, body pumpa, body balancea, luzatzeak, TRX, kore strecha, zunba eta gimnasia terapeutikoa egiteko ikastaroak egongo dira Zubikoan uztailean, eta izen ematea zabalik dago.

Ikasturtean zehar egindako moduan, datorren hilean ere, uztailean, egongo dira kirol ikastaroak Zubikoa kiroldegian. Pilatesa, crossfita, body pumpa, body balancea, luzatzeak, TRX, kore strecha, zunba eta gimnasia terapeutikoa dira Egoitek enpresak datorren hilean eskainiko dituen aukerak.

Uztailaren 1etik 30era egingo dira ikastaroak, batzuk astean behin eta beste batzuk birritan. Bakoitzak bere prezioa du, eta desberdina da bazkide direnendako eta ez direnenendako. Ikastaroek plaza mugatuak dituzte eta bete arte egongo da izen ematea zabalik. Kiroldegiko harreran eman behar da izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak