Jaiekin amaitzeko herri kirolen erakustaldia, mus txapelketa, Oñatz dantza taldekoen emanaldia eta bertso saioa izango dituzte.
Oñatiko Olara auzoko jaiek azken eguna bizi dute gaur, ekainak 9, eta zapatu gaueko Korrontzi taldearen kontzertu ostean parranda egin zutenek aukera izan dute gaur mokadutxoarekin batera bixamonari aurre egiteko. Izan ere, Euskal Parrillakoen eskutik saiheskiaz gozatzeko aukera izan dute bertaratu direnek.
Jaiekin amaitzeko herri kirolen erakustaldia, mus txapelketa, Oñatz dantza taldekoen emanaldia eta bertso saioa izango dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.