Olakuako, San Lorentzoko eta Ugarkaldeko boto emaileek Natur Eskolan emango dute botoa domekako hauteskundeetan. Orain arte Olakuako dorrean eta Txiki Txoko haur eskolan zegokien botoa ematea, baina hango mahaiak Natur Eskolan egongo dira hemendik aurrera eta horrela, domekan, Natur Eskolara joango beharko dira euren botoa ematera. Atarietan jarrita dago aldaketaren berri jasotzen duen oharra.
Guztira hamabost boto-mahai jarriko dituzte domekan Oñatin. Kopurua ez da aldatu baina lau hautesleku egon beharrean, hiru egongo dira aurrerantzean, beste aldaketarik ezean:
- Zubikoan, zazpi mahai
- Santa Marinan, Elkar Hezi ikastetxean, lau mahai
- Natur Eskolan, lau mahai