Erabilgarri dago Eltzia aurrean jarritako komun publikoa

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko ekainaren 4a

Ur-uhinen parkean jarritako komun publikoa.

Dagoeneko martxan dago Eltzia aurrean, ur-uhinen parkean, jarritako komun publikoa. Berez garbitzen den komuna da eta urte guztian zehar egongo da irekita herriko gainerako komun publikoen ordutegi berarekin.

Bukatu dituzte hornidura eta instalazio lanak eta dagoneko, gaurtik, erabil daiteke San Lorentzoko ur-uhinen parkean jarri duten komun publikoa. 2022ko partaidetzazko aurrekontuen prozesuan aukeratutako proiektuetako bat izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak