Ulmak eta Oñatiko Mendi Martxak datozen hiru urteetarako lankidetza hitzarmena sinatu dute, Ibon Calvo Ulma Taldeko presidenteak azaldu duenez: "Oñatiko Mendi Martxa probarekin konprometitua gaude; gure balioak eta harenak berdinak dira. Gure ingurunearekin dugun konpromiso horren erakusgarri, Oñatiko Mendi Martxa bultzatu nahi dugu gure babesarekin". Hori dela eta, datozen hiru edizioetan, elkarlanean arituko dira mendi martxaren antolakuntzan. "Oso interesgarria da antolaketaren ikuspegitik egonkortasuna eta ziurtasuna ematen digulako, Ulma Oñatin erreferentziazko industria delako, eta partekatzen ditugun balioen koherentziagatik", erantsi du Iosu Lizarraldek, probaren antolatzaileetako batek.
Hain justu, irailaren 15an egingo da datorren Oñatiko Mendi Martxa, baina data gerturatu ahal emango dute xehetasun gehiagoren berri. 2015ean egin zuten lehen aldiz, eta antolatzaileek diotenez, "inguruneko mendi martxa ez-lehiakor nagusietako bat da gaur egun", edizio bakoitzean mila parte-hartzaile baino gehiagorekin.