Joxetxo Mendia: "Iruña-Veleiaz nahiko nuke berba egin oñatiarrekin"

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko mai. 28a, 15:42

Josetxo Mendia Azurmendi.

Iruña-Veleia aztarnategiaren gaineko hitzaldia egingo du Josetxo Mendia Azurmendik (Beasain, 1966) datorren eguenean, maiatzak 30, 19:00etan, zine ma-aretoan. Auziaz ere mintzatuko da.

Ze garrantzi du Iruña-Veleia aztarnategiak?

Izugarria. Burdin Aroko aurkikuntza handienetako bat da eta erromatarren garaiko handiena.

Zer dimentsio hartzen zuen? Nolakoa zen lehen?

120 hektareako hiri bat zen I. eta II. mendeetan, 10.000 bat biztanlekoa. Penintsula iparreko hirugarren jendetsuena. III. eta IV. mendeetan gainbehera etorri zen, eta hamaika hektareatara txikitu. Ibilbide historiaz eta orduko egoera sozioekonomikoez ere jardungo dugu.

Orduko harresiaren aztarnak eta hainbat inskripzio aurkitu izan dira; gaia aldrebestu egin zen, baina, eta auzia zabaldu.

2006an lehertu zen auzia. Aurkikuntzei datazio-probak, hiru proba mota, egitea eskatzen dugu, eta indusketa handitzea. Zeramikan, adreiluetan eta hezurretan egindako hizkiak aurkitu dira eta horiei proba arkeometrikoak egitea da gure eskaera, baina ez digute onartzen.

Auzia, alde batetik, eta indusketak, bestetik; zein puntutan daude horiek orain?

Arabako Aldundiak du ardura eta enpresa pribatu bat du hartuta lan horiek egiteko. Hondeamakinak sartu dituzte, eta erokeria da indusketa arkeologiko bateko eremuan horrelako makineria sartzea. Iruña-Veleiaren inguruko puntu guztiez gurako nuke berba egin oñatiarrekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak