Lehen Eskolatxo okindegian bertan ogiak egiten lanean ibilitakoa den Enrike Maciasek zabaldu du okindegia, Jose Luis Saiz bazkide duela. Labe berriak erosi dituzte eta konponketa batzuk egin dendan, eta lehengo moduko ogia eta opilak egingo dituzte aurrerantzean ere. Gaurtik erosi ahal da ogia han. Aste barruko egunetan zein asteburuetan egongo da zabalik.
