Ekaineko trikiti festarako txartelak salgai daude

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko maiatzaren 28a

Trikitia jotzen.

Trikiti festa antolatu du herriko trikiti-zaleendako Lizargarate Trikiti Elkarteak ekainaren 8rako. Olakuako jaiekin batera egingo da eta trikiti emanaldia egongo da han, baina, herrian trikitia edo panderoa jotzen duten asko daudela ikusita, herriko trikitilarien kalejira eta bazkaria ere antolatu dituzte.

'Hauspotu Bizitza' du izena festak eta 11:30ean Olakua auzoan egingo duten emanaldiarekin eta triki-poteoarekin hasiko dute. Bazkaria, berriz, gaztetxean izango da, eta txartelak salgai daude, dagoeneko Arrano tabernan, hamabi eurotan. Bazkal ostean Olakuara bueltatuko dira gero kalejiran, festarekin jarraitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak