Nagusi izan da Aloña Mendi lehen zatian eta markagailuan 0-2 emaitza ikusten zela joan dira aldageletara atsedenaldian. Bigarren zatian, baina, indartsu hasi dira lasartearrak eta bost minututan bi gol egin dituzte, biak kornerretik. Bigarren zatiko 20. minuturako berdinketa zen emaitza, baina Aloña Mendik ezin izan du hirugarren gola egin, amaieran ere partidua dominatzen ibili arren.
Berdinketak lehen zatiko poza zapuztu die pixka bat txantxikuarrei, baina hurrengo partidura begira sentsazio onak dituztela adierazi dute: "Hain gaizki ere ez gara ibili, baina bost minututan bi gol jasotzea gogorra izan da neurri batean. Hala ere, gauzak ondo eginez gero hobeak garela ikusi dugu eta badago oraindik itxaropena".
Itzuliko partidua ekainaren 1ean, zapatua, jokatuko da Azkoagainen, 16:30ean. Ostadarrek irabaziz gero, bera igoko da ohorezko mailara.