Lasarteko Ostadar taldearen kontra jokatuko du Aloña Mendiko futboleko talde gorenak Ohorezko mailarako igoera. Bi partida izango dira, joanekoa eta etorrikoa, eta zapatuan, hilak 25, da lehenengoa.
Zapatuan Lasarteko Michelin zelaian izango da igoera erabakiko duen lehen partida, 17:30ean. Eta Aloña Mendiko futboleko zuzendaritza batzordeak autobusak jarriko ditu Oñatitik Lasartera joateko, oñatiarrak animatzeko.
Autobusa postetxetik abiatuko da 16:00etan. Bidaiarako txartelak Aloña tabernan eskura daitezke bost eurotan. Eguena da txartelak erosteko azken eguna.