Maiatzaren 9tik 11ra bitartean egin da I. Bermeoko Antzerki Amateur Erakustaldia eta han hartu du parte Oñatiko antzerki taldeak Paregabeko zozketa bat izeneko antzezlanarekin. Hilaren 11n egin zuten emanaldia. Egun horretan Debako Goaz Antzerki Taldeak ere antzeztu zuen obra bat eta talde biek elkarrekin ateratakoa da beheko argazkia.
