Zapatu honetan hasiko dira beherapena aplikatzen. Deskontua jasotzeko, filma ikusteko sarrera leihatilan erosi beharko dute 65 urtetik gorakoek; online erositakoetan ez da aplikatuko. Sarreraren prezio murriztua bi euro izango da –bost euro da ohiko prezioa– eta nortasun agiria erakutsi beharko dute leihatilan sarrera erosterakoan. Asteburu honetan hasi eta 2024. urte amaierara arte iraungo du kanpaina horrek.