Txanda elkarteak 4.200 euro zozketatuko ditu bezeroen artean

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko mai. 17a, 11:36

Kale Zaharra.

'Oñatin erosiz Oñatik irabazi' izeneko kanpaina jarriko du martxan Txanda elkarteak astelehenean. Maiatzaren 20tik ekainaren 12ra bitarteak herriko dendetako bost zigilu eskuratuta, 200 euroko bonuen zozketan sartuko dira herritarrak

Txanda herriko merkatarien elkarteak beste kanpaina bat jarriko du martxan datorren astelehenean, maiatzak 20. Guztira, 4.200 euro zozketatuko ditu herriko bost establezimendutan zigilatutako txartela aurkezten duten bezeroen artean. Kanpainan parte hartuko duten merkatariek Oñatiko erosketa-pasia izeneko txartel bat emango diete erosketak bertan egiten dituztenei. Txartel horretan, herriko bost dendatako zigiluak lortu behar dituzte oñatiarrek zozketan parte hartzeko; beraz, txartela aldean eramateko gomendioa egin du Txanda elkarteak: "Egiten duzun erosketa bakoitzeko zigilua jartzeko".

Pasea zigilatuta entregatzen dutenen artean 4.200 euro zozketatuko ditu Txandak: 200 euroko 21 sari, 50 euroko bonuetan. Zozketa ekainaren 19an egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak