Gipuzkoa Bertsotan-eko lehen itzuliko azken saioa

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2024ko mai. 16a, 17:43

Oñatiko Santa Ana antzokian jokatuko dute azken kanporaketa bihar egubakoitza, 19:00etan. Bertsosarrerak.eus atarian daude biharko emanaldirako sarrerak eskuragarri: zazpi eurotan ohikoa eta bost eurotan gazteendako eta Bertsozale Elkarteko bazkideendako.

Aimar Sorazu, Andoni Rekondo, June Aiestaran, Lierni Rekondo, Maddi Aiestaran eta Maite Garmendia bertsolariak izango dira Oñatiko antzokiko agertokian lehian eta Aizpea Garmendiak jardungo du gai-jartzaile lanetan, eta Leire Beloki, Maite Sukia, Mikel Lersundi eta Unai Munian izango dira epaimahaikideak.

Datorren astean, Antzuolan

Biharko saioa amaitutakoan jakinaraziko dute bigarren itzulian parte hartuko dutenen bertsolarien zerrenda. Lehenengo itzulian moduan, bi multzotan banatuta lehiatuko dute: Antzuolan abiatuko dute A multzokoek eta Pasaian besteek.

48 bertsolarik jardungo dute lehian, zortzi saiotan banatuta. Zerrenda zehatza oraindik jakiteke, aukerak dituzte Eskoriatzako Haizea eta Oihana Arana ahizpek, Arrasateko Ane Zuazubiskarrek eta Oñatiko Maider Arregik, Urko Arregik, Urko Egañak eta Aitor Tatiegik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak