Duela 30 urte Hirugarren mailara igoera lortu zutenei omenaldia

Imanol Beloki Unamuno 2024ko maiatzaren 11

Gorengo Erregional mailako Aloña Mendik Azkoagainen jokatu du gaur partidua, Zestoaren aurka. Partidua hasi aurretik, Aloña Mendi Elkartearen 75. urteurrenaren barruan, duela 30 urte Hirugarren mailarako igoera lortu zuen taldeko kideei (93/94 denboraldikoak) omenaldia egin diete. 

Garai hartako jokalariak eta teknikoak zelai erdira irten dira, talde argazkia atera dute, oroigarriak jaso dituzte, eta ohorezko sakea egin ondoren partida erabakiorrari ekin diote. Izan ere, puntu bakarra lortuz play-offera sailkatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak