Herri Arteko Pilota Txapelketatik kanpo geratu da Oñati itzulikoan 1 eta 2 galduta Amezketaren kontra. Aurreko astean Amezketan jokatu zen partidetan ere emaitza bera izan zen. Aloña Mendiko pilotariei dagokienez, kadete mailan Lizarraldek eta Rodriguezek 9-22 galdu zuten; gazte mailako partiduan ere amezketarrak nagusitu ziren Lizarralderen eta Madinagoitiaren aurka 13 eta 22. Senior mailan 12. tantora iritsi ziren amezketarrak, baina oñatiarrek berdintzea lortu eta markagailua iraulita 22 eta 14 irabazi zuen Erlek eta Perezek osatutako bikoteak.
Mikel Aramendia da Aloña Mendiko pilota hautatzaileak adierazi zuen, agian, espero zuela kadete mailan amezketarrek irabaztea. Gazte mailan, 22-21 galdu zuten joanekoan –13 eta 21 joan ziren aurretik oñatiarrak– eta "arantzatxo" hori kentzea nahi zutela adierazi du Aramendiak. Seniorretan, berriz, gustura geratu da 4-12ko emaitzari buelta eman diotelako eta herritarren aurrean partida bat irabazi dutelako.
Hirugarrenez ezin izan du Oñatik Amezketa garaitu eta hautatzailea hurrengo urteko txapelketara begira jarri da: "Ez dut uste hurrengoan tokatuko denik, eta tokatzen bada, jokatu egin beharko dugu. Amezketa zoriontzea baino ez zait geratzen".