Martxan da disuasioko aparkalekuaren proiektua

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko mai. 9a, 19:24

Kiroldegiko kantxa urdinaren atzeko eremuan egingo dute disuasioko aparkalekua, osasun zentrokoaren ondoan.

Hamasei ibilgailurendako tokia egongo da anbulatorio osteko aparkalekuaren jarraipena izango den parking berrian, eta toki beretik izango du sartu-irtena; proiektuaren idazketa esleituta, asmoa da obrak urte barruan hastea eta amaitzea.

Disuasioko aparkalekuak egin- go dituzte urtea bukatu orduko kiroldegiaren atzealdean. Osasun zentroaren egungo aparkalekua- ren jarraipena izango da gunea eta handik izango du sarrera. Helburua da ibilgailuak erdigu- netik ateratzea. Ibilgailuak he- rrigunetik ateratzea baina, aldi berean, erdigunetik gertu apar- katzea ahalbideratuko luke aparkaleku horrek.

Hamasei ibilgailurendako tokia

Zubikoa kiroldegiaren atzealdeko eta saihesbidearen arteko eremuan, osasun zentroko parkingaren ondoan kokatuko da. Bertara sartzeko eta handik irteteko bidea ere anbulatorio osteko aparkalekuak duen bera izango da; parking horren jarraipena izango da berria.

Guztira, hamasei bat ibilgailurendako tokia egongo da aparkaleku horretan, eta autoa nahi beste denboran uzteko aukera. Hau da, gune horretan ez da errotazioko aparkatze sistemarik egongo.

Next baldintzak beteta

Disuasioko aparkalekuak egiteko proiektuaren idazketa eta lanen zuzendaritza esleitu du dagoeneko Oñatiko Udalak. Gider Ingeniaritza enpresari esleitu dio fase horretako lanak, 15.125 eurotan –BEZa barne–. Hirigintzako batzordeburu Iñigo Ruizek adierazi duenez, proiektua datorren astean aurkeztuko dute eta obrak lizitatuko ditu, ondoren, Udalak. Lanak udan hastea gurako lukete, Ruizen esanetan, abuztuan ez bada irailean, eta hiru bat hilabete iraungo duten aurreikuspena dute. Udalaren asmoa da aurten hasi eta amaitzea proiektua.

Herrira datozen bisitarien ibilgailuak herrigunetik ateratzea da aparkaleku berri horren hel- burua. Europar Batasuneko Next Generation Funtsetik 200.000 euroko laguntza jaso zuen Udalak proiektua egiteko, eta funts horrek eskatzen dituen baldintzak bete beharko ditu lanen lizitazioa hartzen duen enpresak. Oñati landa-nortasuna duen helmuga turistikoa izanik, ingurumenean eta paisaian ahalik eta kalte txikiena egitea da disuasioko aparkaleku horien bidez lortu nahi dena.

Gune monitorizatuak

Hamasei ibilgailu sartuko dira aparkaleku horretan, argiteria jarriko dute, eta baita ibilgailu elektrikoendako gunea ere. Gainera, monitorizatuta egotea da asmoa; hau da, pantaila baten bitartez adieraztea aparka- leku horretan autora uzteko tokia dagoen edo ez. San Juan kaleko anbulatorio ondoko biribilgunean jarriko lukete pan- taila hori, gidariek jakin dezaten aparkalekua beteta dagoen edo ez. Sistema hori, baina, beste proiektu bat litzateke. Izan ere, monitorizazio sistema hori beste aparkaleku batzuetan jartzeko asmoa ere badu Udalak, ez egingo den horretan bakarrik; aparkaleku berriak eta gaur egungoak monitorizatuko lirateke. Horregatik, orain, parkingaren eraikuntza proiektua bakarrik egingo dute, "eta monitorizazioa helduko balitz, ondoren txertatuko litzateke", Hirigintza batzordeburuak azal- du duenez.

Padel pistak

Zubikoa kiroldegiaren kantxa urdinaren atzean egongo da aurten egingo duten disuasioko aparkalekua. Horrek, baina, ez du baldintzatuko gune horretan padel pistak egitea, Hirigintza batzordeburuaren esanetan. "Aparkalekuek ez dute orube osoa hartzen eta oraindik tokia egongo litzateke kirol instalazio berriak eraikitzen jarraitzeko", adierazi du Ruizek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak