Aloña Mendi kirol elkartearen 75. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan dator eguenean, hilak 9, Zuhaitz Gurrutxaga Oñatira. FutbolisTOK bakarrizketa eskainiko du eta leihatilan egongo diren sarrerak –doan da– baino ez dira gelditzen ikusteko. Aurretik jarritako guztiak banatu dira, agortu dira, dagoneko, bai Txokolateixakoak bai Aloña tabernakoak.
Bakarrizketa Santa Ana antzokian izango da, eguenean, 19:30ean.