Bi final zirraragarri jokatu zituzten atzo, Azkoagainen, herriko futbol txapelketari amaiera emateko. Oñatiarrek ez zuten hitzordua galdu nahi izan, eta futbol zelaia euren kuadrillen eta lagunen taldeen kolorez jantzi zituzten.
Kopako finala Weingüter eta Shatoken Moura taldeek jokatu zuten, eta norgehiagoka 0-0 bukatu ondoren, penaltietan erabaki zen txapelduna. Aurten, Weingüter taldeak irabazi du kopa.
Ligako finalean gol gehiago ikusi ahal izan ziren. Izan ere, lehenengo zatian, 1-2 markagailuan aurretik jarri ziren Hangöverreko gazteak. Albok taldeak sakatu egin zien bigarren zatiko azken txanpan, eta 2-2koa jarri zuten markagailuan bigarren zatiko 23. minutuan. Hala ere, estrategia jokaldi batean, Hangöverrek 2-3koa jarri zuen, eta azken hamar minutuetan, Albokekoek ezin izan zuten berdintzea lortu.