Abesbatzen emanaldi hunkigarria Bidaurretan, Xabier Ugarteren omenez

Josu Bilbao Atxutegi 2024ko mai. 4a, 14:53

Oñati Abesbatzak eta Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoiak kontzertu ederra eta zirraragarria eskaini dute lepo bete den Bidaurretako elizan.

Xabier Ugarte musikazale eta musikari oñatiarraren omenezko emanaldi berezia eskaini dute gaurkoan, Bidaurretako elizan. Eliza txiki gelditu da abesbatzen doinuekin gozatzeko eta herritar askok zutik jarraitu behar izan dute kontzertua.

Mirengu Plazaolak zuzentzen duen Oñati Abesbatzak Goimenditako jauna, Locus iste, Te quiero, Quien fuera como el jazmin, Kantuz, Umetxoaren ametsak eta Amaren sabelean kantuak eskaini ditu aurrena, eta ondoren Esteban Urzelai oñatiarrak zuzentzen duen Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoiaren txanda izan da.

Urzelairen gidaritzapean, Kanta cantemus, Con amores la mi madre, Abendlied, Ave Maria, Kantauri, Saratarra, Ensalada madrileña eta Lau teilatu eskaini ditu Madrilgo abesbatzak.

Bukaeran, bi abesbatzek batera, Aita Madinaren Aita gurea eta bideoan ikus daitekeen Zapirainen Txanton Piperri ("Euskal Herriko") abestu dituzte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak