Haur eta gazte abesbatzen topaketak egingo dituzte Oñatin

Gontzal Belategi Zubia 2024ko mai. 3a, 11:30

Joan zen urteko edizioko argazki bat.

Maiatzaren 5ean izango da eta hirugarren edizioa izango du aurten; Ganbara Faktoriak antolatu du

Hirugarrenez antolatu dituzte Debagoieneko haur eta gazte abesbatzen topaketak. Maiatzaren 5ean izango da aurtengo edizioa, Oñatiko Santa Ana antzokian, 19:00etan. Ganbara Faktoria da ekimenaren antolatzailea, eta "helburua Debagoieneko hainbat herritako abesbatzak gonbidatzea da, bakoitzak bere lana eta ondoren lan bateratua eskaintzeko". Ganbara Faktoriaren ustez, geroz eta haur abesbatza gutxiago daude, eta, horregatik, beharrezkotzat dituzte horrelako ekimenak.

Zazpi abesbatza elkartuko dira topaketetan: Oñatiko Ganbara Txiki abesbatza, Ganbara Txikitxo abesbatza eta Ikastetxeak Kantari, Aramaioko Papargorri Abesbatza, Arrasateko Goikobalu Txiki, Bergarako Orfeoi Gaztea eta Donostiako Easo Txiki abesbatza; izan ere, topaketa horietan ohitura da Debagoienekoa ez den abesbatza bat ere gonbidatzea; horrenbestez, hura izango da aurten abesten.

Sarrerak Oñati.eus atarian edo Txokolaterixan eskuratu daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak