Ertzaintzak Goienari azaldu dionez, kamioi batek gizon bat harrapatu du gaur, arratsaldeko 17:00ak aldera, Oñatiko Zubillaga auzoko errepidean –Ulma Forged Solutions lantegiaren aurrean–. Gizona, zaurituta, Arrasateko ospitalera eraman behar izan dute anbulantzian.