Are gehiago, zozketa berezi bat ere egingo dute: Real Sociedad-Real Madril partidurako bi sarrera bikoitz zozketatuko dituzte. Zozketan parte hartzeko, egubakoitzean bertan Keler garagardo bat hartzen duten guztiek txartel bana jasoko dute. Norbere datuak idatzi eta tabernako postontzian sartu beharko dute. Zozketa 21:00etan egingo dute, tabernan bertan. "Oñatiar guztiak irekiera ekitaldian parte hartzera gonbidatzen ditugu. Jana, edana eta giro bikaina ziurtatuta egongo dira", azpimarratu dute oharrean.