PPk ere gora egin du, 97 boto jaso ditu Oñatin (%1,65) eta Sumar izan du atzetik 95 botorekin. Jarraian Elkarrekin Podemosek 72 boto lortu ditu, 2020an baino 114 gutxiago. Pacmak eta Voxek bederatzina boto jaso dituzte. IZAN alderdiak 7 boto izan ditu, eta Aulki Zuriak eta PUM+Jk bina.
Botoa ematera deituta zeuden 8.793 lagunetatik 5.904k eman dute, %67,14k. Boto baliogabeak 23 izan dira, zuriak 38 eta abstentzioa %32,86koa izan da.