Harizko instrumentuak ezagutu dituzte Vivaldiren doinuez baliatuta

Julen Murua Mesonero 2024ko apirilaren 13a

Vivaldiren doinuak izan dituzte entzungai Oñatiko Musika Eskolako gaztetxoenek gaur goizean Santa Ana Antzokian; horrez gain, kontzertu batean nola egon eta jokatu behar den ere ikasi dute.

Oñatiko Musika Eskolako haurrek 2024ko lehenengo kontzertu sinfonikora joateko aukera izan dute gaur goizean Santa Ana Antzokian. Bertan, Aequus Ensemble taldeak eskaini du kontzertua Vivaldiren lau urtaroak izenburupean. Antzokira gerturatu diren haurrek aurten erabakiko dute datozen urteetan zer instrumentirekin arituko diren eta, gaurkoan, "harizko instrumentuan familia era didaktiko eta dibertigarri batean ezagutzeko aukera" izan dute, biolinak eta biolontxeloak izan baitira protagonista Santa Anako oholtzan.

Potx pailazoa lagun

Aitor Biainek zuzendu du kontzertua, baina ez da bakarrik egon; izan ere, Potx pailazoa gonbidatu berezi gisa egon da bertan. Alde batetik, Vivaldik urtaro ezberdinak nola deskribatzen dituen erakutsi du Biainek musikariekin batera eta, bestetik, Potx pailazoa lagun, kontzertu batean nola egon eta jokatu behar den erakutsi diete gaztetxoenei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak