Familia guztiarentzako orientazio jolasa Arantzazun

Gontzal Belategi Zubia 2024ko api. 4a, 09:44

Apirilaren 7an, 11:00etan, Altxorraren bila orientazio jolasa egingo dute Arantzazun. Parketxeko bide irisgarrian izango da ekimena, eta bost euroko prezioa izango du, hiru euro hamabi urtetik beherakoentzat.

Arantzazuko Parketxeak antolatuta, Altxorraren bila orientazio jolasa egingo dute Parketxeko bide irisgarrian. Familian egiteko ekimena izango da hau, elkarrekin, bide irisgarriak ezkutatzen dituen altxorrak aurkitzeko. 11:00etan Parketxean elkartuko dira parte-hartzaileak, eta bertan emango diote hasiera jolasari. Ordu eta erdiko iraupena aurre ikusten dute antolatzaileek, beraz, 12:30ean bukatuta egotea espero da. Helduentzako prezioa bost eurokoa izango da, 3-12 urte bitartekoentzat berriz, hiru euro. Aldez aurretik izena eman beharko da, plazak mugatuak direlako. Izen-ematea arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikoaren, Gipuzkoa Naturaren webgunearen bidez edo 943 78 28 94 zein 699 335 183 telefonoen bidez egin daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak