Santutegia ezagutzeko bisita gidatuak egiten dabiltza egun hauetan Arantzazun, eta bihar arte luzatuko dira, euskaraz zein gazteleraz. Horrez gain, ordea, Debagoieneko beste herrietan ere bada zer bisitatu: Bergaran, adibidez, Bergara monumentala eta Lorategi historikoak bisita gidatuak egiten dabiltza egunotan, eta bada Laboratorium museoa bisitatzeko aukera ere. Leintz Gatzagan, berriz, Gatz museora joateko aukera dago, bi alditan: 12:00etan, euskaraz eta 13:00etan, gazteleraz. Azkenik, Oñatin bi bisita gidatu egin daitezke: Txokolatearen bidea, 12:00etan; edota Oñatiko altxorrak, 13:00etan.
Dena den, xehetasun gehiago nahi izanez gero, agendan kontsultagarri dago informazio guztia.