Arantzazuko ondarea sustatzea eta ezagutzera ematea helburu dituena hainbat testigantza jasotzen duen Arantzazu. 36 zm, 5 mende, herri bat lana laster helduko da zinemetara. Izan ere, Pello Sarasuak zuzendu eta Artemanek ekoitzi duen ikus-entzunezkoa apiril hasieran iritsiko da bailarako zinemetara.
Oñatin, emanaldiaz gain, herri-ekitaldi musikatua egingo da apirilaren 12an (19:00-20:45) herriko Santa Ana antzokian. Eñaut Elorrieta musikariak girotuko duen hitzorduan, dokumentala aurkeztuko die oñatiarrei Pello Sarasua zuzendariak, eta proiekzioa bukatu bezain laster, solasaldia izango da Sarasua bera, ikus-entzunezkoan parte hartu duten eta Arantzazulab-eko kideen eskutik. Oñatiko gainontzeko saioak (apirilaren 13tik 15era) herriko zineman izango dira aretoaren ohiko ordutegian.
Gainera, maiatzean, Aretxabaletan (maiatzak 8), ere eskainiko da lana.