Atzo arratsaldean, egin zuen alardea Oñatiko Aita Madina txistulari taldeak Santa Ana antzokiak. Txistu eta danbolinei lagundu zieten, besteak beste, pianoak, bateriak edota baxuak. Gainera, Oñati abesbatzak ere hartu zuen parte, baita herriko musikari Aiert Alberdik ere.
Segurako alborada; Arabako otoitza; Fistuka; Saioarena; Jo txistua; Txistu gozoa, dantza gogoa; Bi austriar doinu; Gogoaren baitan; Isil isilik; Gabiltza kalez kale; Hallelujah, eta Txanton Piperri abestiak musikatu zituzten, besteak beste, txistulariek. Aiert Alberdik parte hartu zuen Gogoaren baitan eta Hallelujah abestietan. Saioarena abestirendako Iosu Igartua oñatiar bertsolariak bertsoak idatzi ditu, eta berak abestu zituen bertso horiek zuzenean Santa Anako eszenatokian.