Zegama Aizkorri mendi maratoiko dortsal bat zozkatuko du Oñatiko Udalak martitzenean

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko mar. 22a, 10:05

Xabi Lete oñatiarra, Zegama Aizkorri maratoian 2022an.

Lasterketan aurrez izena emanda duten 22 oñatiarren artean egingo da zozketa. Oñatiko Udalaren laguntza eskertu gura du modu honetara antolakuntza taldeak.

Zegama Aizkorriko mendi maratoian Oñatiko Udalak ematen duen laguntza eskertzeko, dortsal bat eman dio antolakuntza taldeak Udalari maiatzaren 26an egingo den aurtengo lasterketarako. "Zegamako Aizkorriko mendi maratoian Oñatiko Udalak parte-hartze aktiboa izaten du, esaterako, autobus zerbitzua jarri eta beste neurri batzuk hartzen ditu pilaketarik, aglomeraziorik, ez egoteko. Antolakuntzakoekin egindako bilera, Zegamako Udala ere bertan zela, proposatu genien dortsal bat herritarren eskura jartzea. Eta eurek proposamena onartu egin dute, ematen den laguntzagatik esker ona adierazteko. Horrela, aurre inskripzioa eginda duten 22 oñatiarren artean zozatuko dugu dortsal hori", azaldu du kirol batzordeburu Saioa Arkonadak.
 
Zozketa datorren martitzenean, hilak 26, egingo da, 19:00etan, osoko bilkuren aretoan. Irekia izango da eta gura duenak bertatik bertara ikusi ahal izango du.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak