Apirilaren 6an aurkeztuko da 'Oñati Vizirik' diskoa

Iñigo Barrena Kortabarria 2024ko mar. 13a, 10:00

Letagin taldea da diskoan parte hartu duenetako bat. Argazkia: Imanol Soriano.

Herriko 18 musikari eta bakarlarik hartu dute parte diskoan, eta, apirilaren 6an aurkeztuko dute Antixena Gaztetxean. Gainera, diskoko partaideek kontzertu bira egingo dute

Oñatiko musikariak ezagutzera emateko egitasmoak bosgarren aldia izango du, eta, oraingoan Oñatin Vizirik ipini diote izena, herriko 18 artista eta bakarlarik osatu duten diskoari. Hauek izan dira parte hartzaileak: Gassius Clay, Inguma, Estolda, Autoreerotua, Zentzu Okerra, Sukena, Aiert, Lehen Lerroa, Malko, Hamarratz, Lee Kore, Letagin, Larru Beltzak, Osaba Kimu, Aitor Regueiro, Lizartxo, Kepix ft. Exhile, Extra - Plaxa. Aurkezpena datorren apirilaren 6an egingo dute Antixena Gaztetxean, eta, egun horretarako ere egitarau zabala antolatu dute.

Goizeko 11:00etatik 14:00ak arte artisau azoka egongo da Gaztetxean. Ordubete beranduago, 15:00etan, bazkaria egongo da, eta, dagoeneko bazkarirako tiketak salgai daude Arrano Tabernan apirilaren 3ra arte, 5 eta 10 euroren truke; aukera beganoa ere jarri dute. Bazkaloste musikatua AutooreerotuA taldearen eskutik izango da. Arratsaldeko 19:00etan iritsiko da kontzertuen txanda. Zentzu Okerra, Estolda, Hamarratz, Lizartxo, Osaba Kimu, Gassius Clay, Malko eta Kepix igoko dira taula gainera

Mahainguruak

Oñati Vizirik egitasmoa egun bakarreko egitaraua baino askoz gehiago izango da bosgarren aldi honetan. Apirilaren 6ko aurkezpen ekitalditik kanpo, bi mahai inguru antolatu dituzte apirilaren 10erako eta 17rako. Lehenengoan, euskal eszena aztertuko da hiru euskal sortzailerekin. Amets Aranguren, Lide Hernando eta Jurgi Ekiza izango dira gonbidatuak, eta, Itziar Ugarte arituko da dinamizatzaile lanetan.

Apirilaren 17an, berriz, Oñatiko musikaren iragana eta oraina izango da eztabaidagaia, eta, kasu honetan, herriko sortzaileak izango dira gonbidatua. Bull, Naia Herraez, Pototo eta Aitor Regueiro egongo dira oholtzan, eta, Aitziber Aranburuzabalak hartuko du saioa dinamizatzeko ardura.

Kontzertu bira

Bosgarren lan hau, Oñatitik kanpora ere eramango dute, izan ere, hiru konzertuko bira txiki bat lotu dute, parte hartu duten artistekin, maiatza eta ekainia bitartean. Maiatzaren 4an, Igorren, Zentzu Okerra, Hamarratz, Sukena eta Inguma taldeak egongo dira. Maiatzaren 18an, Arrasaten, Lizartxo, Letagin, Aiert, Malko eta Aitor Regueiroren txanda izango da. Bira Iruñean amaituko da, Larru Beltzak, Lee Kore eta Osaba Kimu taldeen eskutik.

Diskoa eta merchandaising-a salagai egongo da diskoaren aurkezpen egunean, zein gainontzeko ekitaldietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak