Hogeita hiru urteren ostean, azkena

Miren Arana Pagaldai 2024ko mar. 10a, 17:12

Hogeita hiru urte eta gero, azken zuhaitz landaketa egin dute Oñatin. Aloña Mendi Kirol Elkartearen 75. urteurrenarekin batera itxi dute zuhaitz landaketaren zikloa.

Goiz "polita" igaro dute, zuhaitzak landatzera animatu diren oñatiarrek. 40-50 lagun inguru bildu dira gaur, Unaimendi inguruan zuhaitzak landatzera; ostean gurutzera igo eta Aloña Mendiko pankarta batekin argazkia atera dute.

Natur Eskolak Aloñako Lagunekin batera antolatutako ekimena izan ohi da normalean, aurten baina hirugarren parte hartzaile bat batu zaie: Aloña Mendiko Kirol Elkartea. Kirol Elkartearen 75.urteurrena dela eta batu dira ekimenera, eta honekin batera itxi da zuhaitz landaketaren zikloa.

Helburua beteta

"Aurtengoa izan da Oñatin egingo den azken zuhaitz landaketa", hala adierazi du Aimar Uribesalgok, Natur Eskolako kideak. "Hogeita hiru bat urtetan zuhaitz sail asko landatu dira, eta muga bat ezarri behar da, ez da komeni Aloña inguru guztia zuhaitzez betetzea", azaldu du Natur Eskolako kideak. "Artzaintza eta abeltzaintza gune bat da eta gure helburua inoiz ez da izan baso bat sortzea, abereentzako udan gerizpe guneak eta neguan hotzetik eta elurretik babesteko tokiak egitea zen gure helburua", gaineratu du.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak