Mendiko eskiko Espainiako Txapelketak jokatzen dabiltza egunotan Sierra Nevadan (Granada, Espainia), eta, igoera bertikalaren modalitatean, Malen Osa oñatiarrarentzat izan da garaipena. 32 minutu eta hamar segundo behar izan ditu 2.750 metroko ibilbidea egiteko, bostehun metroko desnibel positiboarekin. Ana Alonso eta Maria Ordoñez izan ditu hurrenez hurren.