Hika ikastaroa egingo dute herrian apiriletik ekainera bitartean

Iñigo Barrena Kortabarria 2024ko martxoaren 8a

Oñatiko hika poltsikorako liburua. Argazkia: Goiena

Orain artekoak ez bezala, ikastaroa mistoa izango da. Astelehenean irekiko da izena emateko epea

Bilddur barik hikaratu! lelopean, Oñatiko Udaleko Euskara Zerbitzuak Ingo Xonau! egitasmoko eta udal euskaltegiko kideekin elkarlanean antolatu du ikastaroa. Apirilaren 8tik ekainaren 10era izango da; hogei ordu, guztira. Astelehenero, 18:00etatik 20:00etara. Orain arte emakumeentzat soilik antolatu da Jabetze Eskolan, baina aurtengoa ikastaro mistoa izango da.

Aurreko ikastaroetan bezala, Beatriz Irizar arituko da irakasle lanetan. Toka eta noka, biak ikasteko aukera egongo da, jolasen bidez eta oso modu praktikoan. Izena emateko epea martxoaren 11n zabalduko dute, martxoaren 25era arte; euskaltegian bertan edo www.oñati. eus webgunean formularioa beteta. Herritarrei hika ikasteko eta praktikatzeko erraztasunak eman nahian, ikastaroa doakoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak