Proiektuaren esleipena egina, martxan dira Larrañan, Eltzia atzeko espazioan pumptrack-a egiteko lanak. Hiru hilabete inguru iraungo dute lanek eta udarako erabilgarri egotea espero da. Aurrekontua 100.000 eurokoa da, BEZa barne.
Bizikletekin, patineteekin eta patinekin aritzen direnek, euren trebeziak erakusteko eta lantzeko espazioa izango dute aurrerantzean. Pumptrack-ak bi gune izango ditu, 150 metro inguruko luzera izango duen zirkuitua, batetik, eta erradioak hamar metro neurtuko dituen eta asfaltatuta egongo den gunea. Era berean, zirkuituak zailtasun maila ezberdinak izango ditu, eta, horretarako, hainbat aldapa eta bihurgune izango ditu, baita bost peralet eta askotariko erabilerarako 24 modulu.
Hau posible izateko bi zirkuitu independentek osatuko dute gunea, bata 86 metrokoa eta bestea 64 metrokoa. Behin martxan jarritakoan, 37 erabiltzailek gozatu ahalko dute aldi berean pumptrack gunearkein.