'Harira' saioan egongo da Izaro Elorza alkatea martxoaren 15ean

Iñigo Barrena Kortabarria 2024ko mar. 7a, 13:34

Debagoieneko alkateak protagonista izaten ari dira Harira saioan, Goiatz Arana kazetariak aurkeztuta. Hain zuzen, Izaro Elorza alkatea izango da hurrengo ataleko protagonista, datorren egubakoitzean, hilak 15 –18:30, 20:30 eta 22:30–. Herriko kontuen gaineko galderak erantzungo ditu, eta herritarrek ere euren tartea izango dute alkateari galderak egiteko.

Izaro Elorzarendako galderak bidaltzeko azken eguna martxoaren 11 izango da, eta arratsaldeko hirurak baino lehen bidalita egon beharko dute. Hiru aukera daude galderak bidaltzeko: berriak@goiena.eus posta elektroniko helbidera idatzita eta Whatsapp zein Telegram bidez: 688 69 00 07.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak