"Ganbara Faktoriak emakumearen presentzia aldarrikatu nahi du, gizartean orokorrean, eta nola ez, mundu koralean: hasi, musika idazle emakumezkoetatik, musika hori taularatzen duen taldeko partaide den emakume abeslari bakoitzeraino", adierazi dute abesbatzatik eta urtero emakume kolektibo bat aitortuko dutela gaineratu: "2024an emakume zaintzaileak izango dira omenduak. Asko badira ere zaintza lanetan diharduten emakumeak, bereziki zaharren egoitzan lan egiten dutenei egingo zaie aitortza". Horregatik bertan San Martin egoitzan bertan egingo dute kontzertua eta bertako langile, egoiliar eta familiendako bakarrik izango da.
Emakumeek idatzia izena duen emanaldiko pieza guztiak emakumeek sortutakoak dira eta horietako batzuk taldearentzat propio idatzitakoak, Elementuen kantak eta Gaueko, esaterako. Aitor Biainek zuzenduko du eta Amaia Zipitriak izango da pianoan.
Hona hemen egitaraua:
- 1. Goizian argi hastian (Arr: Melody-Ky)
- 2. Itxasoa ari zait (I. Azurmendi)
- 3. The bluebell (H. Beach)
- 4. Mari (E. Ugalde)
- 5. Ave Regina caelorum (J. Jensen)
Bakarlariak: Ainhoa Izaguirre eta Amaia Guridi - 6. O Sapientia (V. Tadej)
- 7. Gaueko (I.Conde)
- 8. Errota (J. Guerrero)
- 9. Elementuen kantak (E. Ugalde)
- 1. Sua
- 2. Haizea
- 10. Bi bihotz (J. Guerrero)
Esataria: Amaia Guridi