'Alkohola ta biolentzia' abestia kaleratu du Malko taldeak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko martxoaren 6a

Martxoaren 19an kaleratuko dute oñatiarrek bere lehen diskoa, baina aurrerapen kantaren berri eman dute, bideokliparekin. Are gehiago, hilaren 13an beste kanta bat kaleratuko dute.

Bost musikari oñatiarrek osatzen dute Malko taldea, eta duela urtebete inguru hasi ziren entseatzen. Urte erdira eman zuten lehen kontzertua, eta, "taldeak jendartean izan zuen harrera" ikusita, diskoa grabatzeko erabakia hartu zuten. Hala, 2023ko Gabonetan grabatu zuten Haritz Harreguyrekin batera hamar kantuz osatutako diskoa. "Denetik duen disko bat sortzen saiatu gara, hainbat estilo jorratuz, denak rockaren inguruan. Hala ere, kantu guztiz ezberdinak jorratzen dituen disko bat sortzea lortu dugu, gure iritziz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak