Bi ibilgailuk aurrez aurre egin dute talka, 08:00ak bueltan, GI-2630 errepidean. Oñatitik Elorregira bidean izan da, Zubillaga auzoan, hiltegi inguruan. Ertzaintzaren esanetan zauritu bat dago. Auto ilara luzeak sortu dira istripuaren ondorioz lehen unean, baina autoak Zubillaga auzotik bideratzen dabiltza orain eta horrek arindu egin du ibilgailuen zirkulazioa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.