Atzo eguerdian Oñatiko Olabarrieta auzoko baserri bateko teilatua erori egin zen eta bertan zegoen 83 urteko gizona azpian harrapatu zuen. Larrialdi zerbitzuak bertaratu zirenerako hainbat ordu pasatu ziren, bakarrik zegoelako etxean. Zubillaga eta Korostiko suhiltzaileek atera zuten eta anbulantzian Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman. Senideen esanetan kolpe asko ditu eta medikuen zaintzapean jarraitzen du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.